Eman babesa Patio Maravillas-i. Eraiki Madril.


Eman babesa Patio Maravillas-i. Eraiki Madril

* [français] * [português] * [galego] * [català] * [castellano] * [english] * [valencià] *

1. Joan den otsailean, Patio Maravillas aurkitzen den eraikinaren jabea aldatu zutela jakin genuen. Jabetza berriaren ordezkariak Patio-ko asanbladarekin kontaktuan jarri ziren eraikina hustutzeko proposatuaz, haiek gu ez salatzearen truke. Haien proposamena onartu ez eta orain jabe den enpresa berriarekin negoziatzeko aukera jarri genuen mahai gainean. Aipatutako negoziazioa hau joan den martxoan eraman genuen aurrera eta bi helburu nagusi ditu. Lehenengoari dagokionez, Patio Maravillas solaskide legitimo eta eraikinarenganako eskubide-subjektu bezala onartzea da, jabeekin sinadura bidez txukundu duguna. Bigarrena, jabeen aldetik datorkigun salaketa ahalik eta gehien atzeratzea da. Azken honen truke, Patiok eraikina zaintzeko, mantentzeko eta abarretarako konpromezua berretsi zuen.

Denbora irabazi denuntzia sahiestu ahal izateko, zein helbururekin?

2. Patio Maravillas, duela urte batzuetatik hona, hiria eraikitzen eta suntsitu nahi dutenei aurre egiten aritu den guneetako bat da; datorren ekainean zazpi urte beteko dituen gune bat. Zazpi urte zeintzuetan hiriaren azpiegitura izatera bere errekurtso guztiak eman dituen, hiri baten non bere gune komunak erasotuak, hondatuak eta pobretuak izan diren. Zorrak dituen hiria, bitartean gestoreek fondo putreei eraikin publikoak saltzen dizkietelarik; osasun zerbitzuak pribatizatzen ahalegintzen direlarik; eskolak, zinemak, kontzertu salak ixten dituztelarik; jendea beren etxebizitzetatik kaleratzen dituztelarik; gune berdeak desagerrarazten dituztelarik eta, azken batean, hiria bera suntsitu egiten dutelarik. Espekulazioa eta espoliazioaren menpe hiltzera erresistitzen den hiriaren adibide gara, beste askoren artean.

Horregatik, beste hiri hori (biztanleena, gurea, zurea) instituzionalki errekonozitua izateko ordua dela pentsatzen dugu, honen eskubideak errespetatuz. Hori dela eta, kanpaina publiko bat egiten ari gara, Madrilgo biztanleriarekin batera produzitzen dugun aberastasuna, aurrera eramaten ditugun eskubideak eta garen demokrazia adibidea udal agintariek onartu dezaten. Haien errekonozimendua eta gehien bat gune hau denon artean gozatzeko aukera izatea eskatzen dugu.

Nola egingo dugu?

Lehenik eta behin Hirigintza eta Herritarren Partaidetza sailekin, eta erdiguneko distrituko arduradunekin, elkartzea eskatuko dugu erregistro bidez, Patio Maravillas hiriko azpiegitura demokratiko bezala onartu dezaten. Onarpen honen bidez, Patio Maravillas gune publiko izatera pasako litzake, bertako ekinzak autonomia osoz aurrera eraman ahalko liratekeelarik eta, nahi izanez gero, hiriko beste gune batzuek ere onarpen hau eskatzeko aukera izango lukete, estatuto komun baten bidez. Honelako esperientzia ugari daude bai estatu espainolean eta baita ere Europan, zazpi urte baino gehiagoz aurrera eraman izan direnak eta erreibindikazio hauek onartu eta legitimatzen dituztenak.

Gainera, Patio Maravillasi elkartasuna adierazteko kanpaina bat jarri dugu martxan, gunearen urteurrena ospatu aurretik 5000 pertsonaren babesa lortzea duena helburu. Hau da, hilabete baten denbora tartea dugu. Horretarako jarri dugu martxan web-gune hau. Lagunduiguzu herritarron eskaera hau munduari erakusten. Lagunduiguzu esaten Madrilek Patio Maravillas bezalako guneak behar dituela, Madril gurea dela. Informatzen jarraituko dugu, adi egon!

Kolektiboak, antolakunde eta instituzioak atxikitzeko, idatzi ondorengo helbidera: coordinacion@patiomaravillas.net Eman babeza Patio Maravillas-i. Eraiki Madril.

[emailpetition id=”1″]

[signaturelist id=”1″]

Compartir

'